Azaroak 55 langabe gehiago utzi ditu

Guaixe 2012ko abenduaren 26a

Arakil aldeko eta Irurtzungo 4 langabe eta Altsasuko enplegu bulegoan izena eman duten beste 51k gizendu dute lan bila dauden pertsonen zerrenda. Agorrilaz geroztik gorako joerari eusten dio, markak hautsiz. Langabeen adinari erreparatuta %48,28 (886) 25 eta 44 urte artean dituzte. 45 urte edo gehiago dituzten langabe sakandarrak %39,78 dira (730). Azkenik, 25 urte baino gutxiago dituzten langabe sakandarrak %11,93 dira (219).Sektoreei erreparatuta, langabetu sakandarren erdia baino gehiagok, %52,26k (959) zerbitzu arloan lan egin nahi luke. Industrian lan eginen luke langabetuen herenak, %32,97k (605). Eraikuntzan lan egiteko prest langabetuen %6,98 dago (128). Lehen sektorean, berriz, %2,13 (39). Bestalde, aurreneko kontratua lortu nahi dutenak %5,67 dira (104).