Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gai horien inguruan sakandarren ahotsa entzunarazteko deitu ditu elkarretaratze horiek ezker abertzaleak. Baita etorkizuna jorratzeko eskakizunak egin daitezen. Aski da! Nafarroak kutxa publikoa. Burujabetza eta eraldaketa soziala leloa izanen dute. Azken 30 urteak begiratuta, ezker abertzalearen iritziz "Nafarroako nortasun marka bihurtu dela ustelkeria". Krisiari aurre egiteko, bestalde, "premiazko aldaketa sozial eta politikoa emateko prozesu bat zabaltzea eskatu du". Miguel Sanz lehendakari zela, industri korporazioko buru Enrique Goñi jarri zuenetik, CANen gertatu denaren inguruan "azken ondorioetaraino sakoneko ikerketa" egitea eskatu du ezker abertzaleak. Kutxa erakunde kaudimendun eta nafarra izatetik, milaka milioi ahitu eta kanpoko erakunde bat bereganatu arteko erabakiak zeinek eta zergatik hartu dituzte?" galdetu du ezker abertzaleak, estatuaren aparatuei lotutako pertsonek "operazio politiko eta ekonomikoan zuzenean" parte hartu dutela nabarmenduz. Aldi berean, gogorarazi du Foru Hobekuntzako 56. artikuluak "barne funtzionamendu opakoa" ezarri ziela, "inongo kontrol demokratikorik gabe". Ezker abertzalearen iritziz Nafarroako Kutxarendako "bide naturala, Hego Euskal Herriko gainontzeko kutxa publikoekin bat egitea" zen. Aukera hori "proposamen arrazoizkoena" zela ere azpimarratu du.