Lau elementuei eskainitako zikloa, eta denboraldia ixteko, Haize Berriak bandak sua gai hartuta kontzertu bikoitza eskainiko du asteburuan. Sakanako bandak 15 urte bete dituela eta eskaintza berezia ondu du: materia osatzen duten lau elementuei eskaini dizkie denboraldiko kontzertuak. Hau da, urari, lurrari, haizeari eta suari. Horretarako Philip Sparken Earth, Water, Sun, Wind-1. sinfonian oinarritu da. Luis Orduña zuzendariak adierazi du asteburuko emanaldia bandarendako "erronka musikala eta estra-musikala" izanen dela. "Musika konplexua, erritmo askorekin, konpas aldaketa askorekin, perkusio askorekin". Halaxe definitu du kontzertua Orduñak. Emanaldia behar bezala prestatzeko tronpeta, tronboi, saxofoi, klarinete, flauta eta perkusio ikastaroak hartu dituzte bandako kideek. Baita gorputz adierazpenarenarena ere. Izan ere, musikariek kontzertuetan haien tresnekin adierazteaz gain, gorputzarekin ere adierazi beharko dutela, "hildako bizien moduan". Dante Alighieriren Divina Comedia obraren Abilio Etxeberriaren bertsio poetikoa oinarri hartuta moldaketa egin dute Estibaliz Curielek eta Orduñak. Lehena izanen da kontzertuko narratzailea. KontzertuaZikloko aurreko hiru emanaldietan bezala, Spark Londongo konposatzailearen 1. sinfonia izanen du emanaldiak abiapuntua, jakina, suari eskainitako mugimendua eskainiko du Haize Berriak-ek. Sarrera horren ondoren, Sakanako bandak infernura eramanen ditu entzuleak. Horretarako, Robert W. Smith konpositore ipar-amerikarraren obra izanen da gidaria. Smithek Danteren Divina Comedia obran oinarrituta konposatu zuen bere aurreneko sinfonia eta haren lau mugimendu interpretatuko ditu bandak. Azken bien artean Oscar Navarro konposatzailearen poema sinfoniko bat tartekatuko da. EgitarauaSun (1. Sinfoniaren III. mugimendua) Philip SparkeInfiernua (Divina Comedia Sinfoniaren I. mugimendua) Robert W. SmithPurgatorioa (Divina Comedia Sinfoníaren II. mugimendua) Robert W. SmithIgoera. (Divina Comedia Sinfoniaren III mugimendua) Robert W. SmithParadise. Poema sinfonikoa. Oscar NavarroParaiso (Divina Comedia Sinfoniaren VI. mugimendua) Robert W. Smith