Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Enpresa moduan etorkizuna bermatzeko errausketa ezinbestekoa zela ziotenean eta baimen guztiak lortzear daudenean, enplegu erregulazio espedientea eskatu eta Nafarroako Gobernuak onartu egin die. 23 lanpostu gutxiago daude jada Portlanden eta beste 6 kili-kolo daude". Halaxe salatu du Bildu Sakanak. Haren izenean hitz egin zuten udal koordinatzaile Aitor Karasatorre, Olatzagutiko alkate Gurutze Rodriguez eta Iturmendiko alkate eta prolandegiko langile Vitoriano Gabirondo. Gaineratu zutenez, 6 langile "haien perfilideologiko-sindikalagatik behatzez" aukeratua izan direla salatu dute eta horren froga idatziak dituztela nabarmendu dute. Bilduko kideek salatu zutenez, porlandegia erraustegi bihurtzen bada, "zementua egitea negozioa ez delako eta zaborra erretzeak diru-sarrerak ematen dizkielako da: diru-laguntza eta CO2 kupoaren soberakina salduz". Bilduko kideek azpimarratu zutenez, "multinazional hau ez dago Sakanako ongizateari begira, ezta bere langileen ongizateari begira. Diru sarrerak handitzea da bere lehentasuna. Horretarako udalen erabaki, sakandarron osasun eta langileen eskubideen eskubideen gainetik pasatu behar baldin badu ere". Enpresari "praktika mafiosoak, konpotentzia desleiala, mehatxuak eta gezurretan ibiltzea" leporatu dio Bilduk.