Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Juanjo Marin Memoriala (bihar, 10:00etan, Zelandin)10:00etan: CBASK taldeen denboraldiko aurkezpena11:00etan: Cementos Portland Valderrivas / Aranguren Mutilbasket12:15ean: CBASK junior / Alipendi AraiaAltsasuko CBASK Saskibaloi Taldeak Juanjo Marin Memoriala antolatu du biharko, abenduaren 29rako, larunbatarekin. Marin Altsasuko Saskibaloi klubeko bazkide, jokalari eta laguna orain dela urte batzuk hil zen auto istripuz eta urtero omenaldia egiten diote. Marin zenaren semeek ere saskibaloirako zaletasuna hartu dute eta beraiek aritzen diren taldeen arteko partidak antolatu ditu CBASKek memorialean. Bestetik, memoriala CBASK-en denboraldiko aurkezpena egiteko baliatuko da.