Aristorena ahizpak final handietan

Guaixe 2012ko abenduaren 28a

Txapelketako final handiak igandean jokoan, 11:00etan, Iruñeko Labrit pilotalekuanNafarroako Pilota Federazioak antolatutako Emakumeen I. Pala Txapelketaren azken txanpan gaude, igandean, hilak 30, finalak jokatuko baitira Iruñeko Labrit pilotalekuan, 11:00etan. Txapelketaren helburua emakumezkoen gomazko pala sustatzea izan da, elite mailako txapelketa antolatuz. Hain zuzen ere Euskal Herriko palista onenak lehiatu dira Nafarroako zenbait herritan - tartean Sakanan - jokatutako txapelketan, eta azpimarratu beharrean gaude txapelketan aritu diren bi sakandarrak, Saioa eta Yanira Aristorena ahizpa etxarriarrak finalera iristea lortu dutela. Hain zuzen ere txapelketako finalerdiak Etxarri Aranatzen eta Altsasun jokatu ziren igandean, giro bikainean. Finalaurrekoak lehiatuak eta politak izan ziren, eta sorpresaren bat utzi zuten. Esaterako, elite mailan Rebeka Contin eta Maider Mendizabal finalerako sailkatzeko faboritoen artean zeuden, baina Amaia Irazustabarrenak eta Nagore Arozenak 29-30 hartu zituzten menpean, finaletik kanpo utzita. Elite mailako beste finalerdian, aldiz, ez zen ezustekorik egon eta Yanira Aristorenak eta Maite Ruiz de Larramendik 24 tantotan utzi zituzten Iera Agirre eta Claire Bordegarai. Lehen mailan Ainoha Garmendiak eta Saioa Aristorena etxarriarrak 22-30 hartu zituzten menpean Maitane Agirre eta Maite Urtasun, finalerako sailkatuz. Finalean Miren Goikoetxea eta Maider Semper izango dituzte aurkari, hauek Irantzu Leunda eta Edurne Argain bidean utzi eta gero (22-30). Hortaz, igandean final handiak jokatuko dira. Ea etxarriarrak txapeldun ikusten ditugun. Zorte on bi ahizpei!I. Napar Pala Txapelketa. Finalak (Igandean, 11:00etan, Labriten)Lehen maila: Ainhoa Garmendia - Saioa Aristorena / Miren Goikoetxea-Maider Semper Elite mailan: Yanira Aristorena-Maite Ruiz de Larramendi / Amaia Irazustabarrena-Nagore Arozena