Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eusko Label Binakako Txapelketa (Arbizun, igandean, 12:00etan)Urrezko maila: Nazabal-Zubiaga / Lpz. Azpilikueta-SenosiainZilarrezko maila: Resano-Urteaga / Kortxero-Kintana2012an ia dena irabazi eta gero, Floren Nazabali heldu zaio 2012-2013 Eusko Label Binakako Aizkora Txapelketari ekiteko ordua. Egur Sportek eta EITBk antolatutako txapelketan Jose Angel Zubiagarekin osatuko du bikotea Nazabalek. Arbizuk txapelketako lehen jardunaldia hartuko du abenduaren 30ean, igandean, 12:00etan kiroldegian. Urrezko mailan Nazabalek eta Zubiagak Juanjo Lopez de Azpilikueta eta Antonio Senosiain izango dituzte aurkari. 26 enbor erdibitu beharko dituzte guztira, 6 modalitateetan banatuta. Eta zilarrezko mailan Iban Resano dorrobarra lanean ikusteko aukera izango dugu. Resanok Aitor Urteagarekin osatuko du bikotea, Eloi Kortxero eta Iñaki Kintanaren kontra aritzeko. Kasu honetan guztira 14 enbor zatitu beharko dituzte, 5 lanetan. Jaialdia ETB1ek eskainiko du zuzenean. Urrezko AizkoraUrrezko maila: A multzoa: Nazabal-Zubiaga, Lopez-Senosiain II.a eta Atutxa-MugertzaB multzoa: Otaegi-Otaño, Olasagasti-Larretxea eta Rekondo-ErasunLigaxka jokatuko dute.Zilarrezko maila: Vicente I.a-Vicente II.a, Etxeberria-Etxeberria II.a, Kintana-Kortxero, Resano-Urteaga, Telletxea-Alizaleta II.a, Erdozia-Beltza, Garcia-Naredo, Olano I.a-Pellejero, Oihan Larretxea-Irazabal, Rodriguez I.a-Rodriguez II.a, Zaldua-Dorronsoro, Jauregi-Kañamares II.a, Larrañaga-Mugertza III.a eta Mujika-Eneko Otaño. Kanporaketa eran jokatuko da.