San Silvestrea bizikletan

Guaixe 2012ko abenduaren 28a

Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako San Silbestre bizikleta martxak 30. Edizioa hartuko du aurten. Iaz hasitako bideari jarraituz, elkarteak Urbasara bi igoera antolatu ditu. Lehenengoa 15:45ean abiatuko da, eta zikloturistendako izango da. Bigarrena, 16:15ean irteera emango zaiona, proba lehiakorra izango da. "Gure proba hasiera batean urtea bizikleta gainean bukatzeko intentzioekin egiten zen, lagun artean. Baina azken aldian, oso lehiakorra bihurtu da. Modu honetara, bi lasterketekin, lehiatu nahi dutenek eta arratsalde on bat pasatu nahi dutenek parte hartzeko aukera izango dute" adierazi digu SDAko Pablo Colinak.Ibilbidean ere aldaketakDuela bi urtera arte igoera Olaztitik egiten zen, baina iazko moduan aurten Altsasutik egingo da, igoera zerbait zailduz. Urbasako tontorrera igo ondoren salda beroa hartzeko aukera izango da, gorputza berotzeko. Proba despeditu eta gero, Sociedad Deportivako tabernan oroigarri bat jasoko dute txirrindulariek, dortsala bueltatzerakoan. Bertan eginen da ere sari banaketa eginen da. Burunda Txirrindularitza Taldeko BTT sailak San Silbestre bizikleta martxarekin bat egin du eta urtea Urbasara igotzen despedituko dute. Izen ematea Proba hasi baino lehen Sociedad Deportiva Alsasuan. Federatuek 6 euro eta federatu gabekoek 9 euro ordaindu beharko dituzte.