Gure mendiak, urtea ongi bukatu eta hasteko toki paregabeak

Guaixe 2012ko abenduaren 28a

Urtea bukatu eta asteko modu asko daude. Horien artean, oso zabaldua dagoen ohituretako bat mendira joatea da. Aukerarik ez da faltako, behintzat, urteko azken eta lehen egunak mendian ospatu nahi dituenarendako.Sakanako mendizaleek, jakina, bat egin dute ohitura honekin. Urtea despeditzeko Aizkorrira, Trinitatea eta Aralar dira ohikoenak. Lakuntzarrek Aralar aldera joko dute, Eskuharrira. Eta urteari ongi etorria egiteko askok Aralarko San Migelera, Beriainera eta beste joko dute. Bestalde, Errege Egunean Sakanako Mendizaleek Beriain itzotzeko ohitura dute. Trinitatea. Abenduaren 31n, astelehenean, Irurtzundik. Aurretik, 9:00etan, txokolatea Pikuxar euskal txokoan txokolatea. Irurtzungo Iratxo eta Pikuxar elkarteak antolatuta, aurten 7. Edizioa izango da. Iratxo mendi taldeko finalista eguna izanen da. Aizkorri. Abenduaren 31n, astelehenean. Olaztiko Sutegi eta Altsasuko mendigoizaleek antolatuta.Lakuntza-Eskuharri. Zabalarte mendi elkartean antolatuta, abenduaren 31n, III. Lakuntza-Eskuarri igoera eginen da. Irteeera goizeko 8:30ean, plazatik. Zabalartek hamaiketakoa eskainiko du Lakuntzako Bordetan. Beriain. Ilbeltzaren 6an, igandean. Sakanako mendigoizaleek antolatuta, Errege Egunean urtero egin ohi duten bezala.Bargagain. Ilbeltzaren 6an, domekan, Altsasuko Mendigoizaleek antolatuta. Urteko lehen igandean Bargagainera joko dute, 8:00etan aterata. Goian hamaiketakoa eta festatxoa.