Garaipenera bueltatu da Triman

Guaixe 2013ko urtarrilaren 8a

Gabonetako geldialdiaren aurretik Caja Segoviaren kontra galdu ondoren Ohorezko Mailako Ligako 11. jardunaldia jokatu zuen Triman Navarra Xotak Puertollanoren kontra. 2-3 irabazi zuten Imanol Arregiren mutilek, garaipen erosoa, irurtzundarrak jokoan eta gol aukeretan nagusiak izan baitziren. Jesulito, Ximbinha eta Rafa Usinek 0-3 aurreratu zuten Triman, baina 40. Minutuan 2 gol sartzeko astia izan zuen Merinok, 2-3 hurbilduz. Horrela despeditu zen lehia, Trimanen pozerako. "Garaipen justua izan da, Puertollano baino hobeagoak izan garelako" zioen Imanol Arregi entrenatzaileak. Sailkapen orokorrean Bartzelonak jarraitzen du lider, 31 punturekin, El Pozo Murciari 6 puntu aterata. Triman Navarra Xota 5. Postura igo da, 23 punturekin. Larunbatean etxean jokatuko du Trimanek, Anaitasuna Pabilioian, 18:00etan, sailkapenean 12.a den Fisiomedia Manacor taldearen kontra. Ea garaipen boladak jarraipena duen.