Emakumezkoen pala. Irati Igoa eta Aroa Goena txapeldun

Guaixe 2013ko urtarrilaren 9a

Asteburuan 8. Olentzero Txiki Paleta Goma Txapelketa jokatu zen Mendillorriko Trinketean. Emakumezkoen kimuen mailan Etxarri Aranazko Gure Pilota taldeko hainbat bikote aritu ziren lehian, Oberena eta Mendillorrikoekin batera. Guztiak guztien kontra aritu eta gero, Gure Pilotako Irati Igoa eta Aroa Goena finalerako sailkatu ziren.  Oberenako Amaia Espinal eta Olaia Briebaren kontrako finalean etxarriarrak gailendu ziren, 22-12. Zorionak!