Etxepare, haurrendako album ilustratuak sortzeko sariketa

Guaixe 2013ko urtarrilaren 10a

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, Nafarroako beste hainbatekin batera, Etxepare saria antolatu du. Irudi eta testu labur osagarriak dituzten eta istorio bat kontatuko duten albumak aurkez litezke lehiaketara. Lanak euskaraz idatziak izan behar dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Formatu aldetik, antolakuntzak askatasuna eman die sortzaileei, beti ere, 20x21 cm baino txikiagoko lanak ez badira. Testuek gehienez 4.000 karaktere izanen dituzte (zuriuneak barne). Lehiakideek lan originala eta 4 kopia (pdf formatuan) aurkeztu beharko dituzte. Plika sistema erabiliko da lanak Leitzako Udaleko euskara zerbitzura bidaltzerakoan eta egileek haien datuak eta harremanetarako bidea eman beharko dute. 5.000 euroko sari bakarra banatuko da eta Pamiela argitaletxeak argitaratuko du.