Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Makina bat sakandarrek hartuko dute larunbatean Bilborako bidea, Herrira mugimenduak presoen alde deitutako herri mobiliziazio orokorrean parte hartzeko. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira leloa izanen du biharko manifestazioak. Espainia eta Frantziako estatuei urratsak emateko ere eskatuko die. Herrira-k eko kideek diotenez, "denen artean bake egoera justu bat eraikitzeko aukera berriak zabalik dira Euskal Herrian". Hainbat gertaerak "euskal gatazka konpontzeko bidea ireki" dutela ere ziurtatu du eta gatazkak sorturiko ondorio guztiak konponduak izan behar dutela nabarmendu dute. Biharko mobilizazioekin presoei dagozkien oinarrizko giza eskubideak errespetatuak izatea eskatuko dute. Hau da, haien Euskal Herriratzea. Gainera, gaixotasun larriak dituzten presoak libre uztea eskatuko da. Horrekin batera, espetxe zigorren luzatzearekin bukatzea eta bizi osorako espetxe zigorra dakarten neurrien derogazioa eskatuko da. Azkenik, presoen giza eskubide guztiak errespetatzea aldarrikatuko da Bilbon. 15 autobusArakil-Irurtzun-Basaburua-Ultzama 3, Lakuntza 1, Arbizu 2, Etxarri Aranatz 3, Bakaiku-Iturmendi-Urdiain 1, Altsasu 3, Olatzagutia-Ziordia 2.