Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur egun merkatu elektrikoaren komertzializazioa liberalizatuta badago ere, kontrola hiru oligopolioren esku dago: Iberdrola, Endesa eta Gas Natural-Fenosa. Azken urteotan, baina, merkatu elektriko horren kritika egin eta oligopolioen aurrean beste aukera batzuk zabaldu dira: energia merkaturatzen duten energia kooperatibak.Sakanako Garapen Agentziak eta Sakantzen Sareak energia sorkuntza eta kontsumoaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dute. Horregatik antolatu dute hitzaldia. Haren bidez merkatu elektrikoaren egoeraren berri eman eta energia elektrikoa erosteko dauden bide alternatiboak azalduko dira. Elikagaien jatorri eta kalitatearekin kontzientzia zabaltzen hasi den moduan, energiarekin jarrera berdina bultzatzea da helburua.Energia Gara eta Goiener energia berriztagarrien kooperatibako kideak izanen dira hizlariak. Irabazi asmorik gabeko kooperatiba horiek, energia berriztagarriak bultzatu eta eredu energetiko berri bat lantzea dute helburu.