Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jardunaldi gazi-gozoa utzi digu erregional mailak. Alde batetik, Beti Kozkor taldeari 0-1 irabazi zion Etxarrik. Lekunberriko partidan parez-pare aritu ziren bi taldeak. Lehen zatian gol aukera oso gutxi ikusi ahal izan ziren baina bigarren zatian biziagoa izan zen lehia, aukera gehiagorekin. Bi taldeko atezainek geldialdi politak egin zituzten, baina 65. minutuan Etxarriko Aritzek gola sartzea lortu zuen eta garaipenarekin itzuli ziren etxera. Bestalde, Iruñean jokatutako lehian Amigók hasieratik lortu nahi izan zuen garaipena eta atsedenaldira bi goleko errentarekin joan ziren iruindarrak. Oraindik ere gol gehiago egiteko aukera izan zuten, baina markagailua ez zen gehiago mugitu. Altsasuarrak saiatu ziren, baina ezin. San Juan da erregional mailako 4. multzoko liderra, 40 punturekin. Etxarri Aranatz 10.a da (15 puntu), eta Altsasu 11.a (14 puntu).