Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Movistar Team txirrindularitza taldeak 2013 urteko taldearen aurkezpena egin zuen ostiralean Madrilen. Ez dago aldaketa handirik, lider garrantzitsuenek jarraitzen baitute. 25 txirrindulariko plantilla dute. Alejandro Valverde da lider nagusia, eta Hiriberriko Imanol Erbitik taldean jarraitzen du, luxuzko laguntzaile moduan. Kirol zuzendari lanetan ariko da bigarren urtez jarraian Jose Luis Arrieta uhartearra. Taldeak iazko emaitzak hobetu nahi ditu - 29 etapa garaipen eta 72 podium - , eta Valverderen helburu nagusia Tourra lortzea da. Australian emango diote hasiera denboraldiari.