Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Nafarroako Kirol Institutuaren eta Altsasuko eta Arbizuko Udalen laguntzarekin, formazio ikastaroak eskainiko ditu urte honetan barna, kirol munduan lan egin nahi dutenei edo formazioa zabaldu nahi duten guztiei begira. 5 ikastaro izango dira guztira. Izena ematea zabalik dago. IkastaroakKirol hastapeneko ikastaroa (apirila bukaeran eta maiatzean, Altsasun)Haurren kirol eskoletan - futbola, saskibaloia, txirrindularitza, pilota... - dabiltzan edo ibili nahi duten begiraleei zuzendua bereziki. 16 urtetik gora. Apirilaren 30ean eta maiatzaren 2an, 7an, 9an, 14an eta 16an. 18:30etik 21:30era. Prezioa: 120-150 euroen artean, kirolaren arabera eta espezifikoak dituen orduen arabera. Kirol Institutuak diru-laguntza emango du, %80ra iritsi daitekeena. Desa-desfibriladore ikastaroa (martxoaren 7an eta 8an, Lakuntzan, 16:30etik 20:30era)Sorosleei (aurten sorosle ikastaroa egingo dutenendako izan ezik) udal langileei, irakasleei eta lehen sorospenetan interesa dutenei zuzendua. Uretako sorosle ikastaroa (otsailetik maiatzera, asteburuetan)Ostiral arratsaldetan, larunbat goizetan eta arratsaldetan eta igande goizetan, Altsasun edo Arbizun. 16 urtetik aurrera. Prezioa: 450 euro. Diru-laguntzak izango dira.Irakasleendako oinarrizko bizi euskarria ikastaroa (maiatzean, Lakuntzan)4 orduko ikastaroa, arratsaldez.Sakanako ikastetxeetako irakasleei eta hezkuntza proiektuan parte hartzen duten guztiei zuzendua.Desfibriladore erreziklatze ikastaroa (urrian, Lakuntzan)2011n desfibriladore ikastaroa egin zutenei zuzendua.Izena ematekoSakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzua (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com). Otsailaren 13a baino lehen.