Sakanako Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Sariak banatuta

Guaixe 2013ko urtarrilaren 15a

Ostiralean Etxarri Aranazko Lasa Kirolak dendak hartu zuen Sakanako IX. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Saria txapelketako sari ematea, giro ederrean. Jakina denez, aipatu koparako 2012an jokatutako lau probek puntuatzen zuten: garagarrilaren 2ko Aitzkozar Herri Krosak, irailaren 22ko Ergoienako IX. Birak, azaoaren 3ko Sakanako XII. Herri Lasterketak eta abenduaren 8ko Altsasuko Barricarteren Oroimenezko Oinezko Lasterketak. Kopa Moreno eta San MartinendakoAipatu lasterketetan aritu ziren sakandarren lana puntuatuta, gizonezkoetan Javier Moreno altsasuarrak irabazi du kopa, Juantxo Arregiren eta Urko Berduden aurretik. Emakumezkoetan Erkuden San Martin nagusitu zen Jone Pelaezen eta Edurne Jakaren aurretik. Lehenek 80 euro jaso zituzten kirol materialean, bigarrenek 60 euro eta hirugarrenek 40 euro. Bestalde, kopako lau lasterketetan parte hartu zuten korrikalarien artean sari ederra zozketatu zen: gau bat eta gosaria bi pertsonendako Lizarragako portuko aterpean. Jose Mari Mercero korrikalari beterano unanuarrari egokitu zitzaion saria. http://sakana-mank.com/Euskera/Albisteak.asp?IdNoticia=1185&IdAtala=5Sakanako Atletismo Kopako sailkapen osoa.