Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak gizonendako Sakanako Pala Txapelketa antolatu du, Etxarriko Gure Pilota Taldearen eta olaztiarren laguntzarekin. Bikoteka jokatuko da. Txapelketa atzeratu da. Otsailaren 1ean hasiko da. Izena ematea zabalik dago eta Kirol Batzordeak bertan aritzera animatu dituzte sakandarrak. Bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu. Izena ematekoPartidak Etxarri Aranatz eta Olaztiko pilotalekuetan jokatuko dira, ostiral eta larunbat arratsaldez eta igande goizez. Izena emateko ondokoren bati hots egin behar zaio: Migel Aristorena (638 13 82 31), Fermin Zornoza (661 61 39 82) edo Mank-eko Kirol Zerbitzua (948 46 48 66, kirolak@sakana-mank.com).