Iturmendi eta Arbizu seniorren maila berezian lehian

Guaixe 2013ko urtarrilaren 16a

10 talde ari dira lehian gizonezkoen senior maila berezian. Tartean bi talde sakandar ditugu: Arbizu kirol taldea eta Iturmendi futbol taldea. Orain arte jokatutako 10 partidetatik 7 partida galdu ditu Arbizuk eta 9 Iturmendik. Hortaz, hasiera ez da batere xamurra izan. Asteburuan Ciudadela taldeak 8-5 hartu zuen menpean Arbizu, eta Olite taldeak 6-2 hartu zuen menpean Iturmendi. Ibararte da gizonezkoen senior maila bereziko liderra (25 puntu). Arbizu 8.a da sailkapenean (9 puntu). Iturmendi azkena da, 10.a (1 puntu). Asteburuko jardunaldia: Arbizu - OliteIturmendi - Ibararte