Euskaltel-Euskadiren aurkezpen ofiziala

Guaixe 2013ko urtarrilaren 10a

Euskaltel-Euskadi taldeak aurkezpena egin zuen asteazkenean Derion. Taldean 29 txirrindulari ariko dira, Azanza, Martinez, Urtasun eta Verdugo sakandarrak tartean, eta Oscar Guerrero altsasuarra kirol zuzendari lanetan ariko da. Igor Gonzalez de Galdeano manager nagusiak adierazi zuenez "World Tour maila mantentzea eta proiektua egonkortzea bakarrik ez, haztea ere bada helburua". Kirol erronkei begiratuta, Samuel Sanchezen erronka nagusiak Euskal Herriko Itzulia eta Italiako Giroa izanen dira, eta Tourrerako bi taldeburu izanen dituzte: Mikel Nieve eta Igor Anton. Sakanako txirrindulariak aipatu liderren luxuzko laguntzaileak izanen dira.