Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Rural Kutxak ez du Italiako Giroan aritzeko gonbidapenik jaso. Sakanatik sortutako taldeak Italiako proba entzutetsuan aritzeko esperantza zuen, baina World Tour kategoria ez duenez, gonbidapenaren zain zegoen. Azkenik, ez zaio desiotako gonbidapenik iritsi. Aste honetan Toledon dago kontzentratuta Rural Kutxa, denboraldia zehazten. Josemi Fernandez eta Jaime Garzonen gidaritzapean entrenamendu saio potoloak egiten ari dira eta txirrindulari bakoitzaren urteko plangintza zehazten ari dira arduradunak. Taldeak 21 txirrindulari ditu, baina ez dago sakandarrik.