Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko 3 langile (Aitor Karasatorre, lehendakaria, Jon Estonba informatzailea, eta Mikel Navarrok, komunikazio teknikaria) aste honetan Frantzia mendebaldeko La Roche-sur-Yonen egon dira. Herri horretan 10 urte daramate autokonpostatze eta auzokonpostatze esperientziak praktikan jartzen. Egitasmo "eraginkorrak" ezagutu dituzte Mank-eko kideek Frantzian. Herritarrek larunbatero eramaten dituzten euren hondakinak udalaren gune batera. Han bakoitzak berea pisatu egiten du eta gero ilara batean uzten du konposta dezaten. Urtean bitan, egindako ekarpenaren arabera herritarrek konposta jasotzen dute, landare edo baratzetarako. Auzokonposta adibide bat ezagutzeko aukera ere izan dute Mank-eko kideek. Hainbat herrietan etxola bat dago, 160 pertsonei konposta egiteko aukera ematen diena. Astean zehar hondakin organikoa etxeko ontzi batean jaso eta gero larunbatetan etxolara eramaten dute. Konposta egiten denean etxola desegiten da auzokideek haien ahalegina ikus dezaten. Auzotarren arteko harremana hobetu dela jakin dute Sakanatik joandakoek. Mank-eko ordezkariek ikusi dute herritar gehienek parte hartzen dutela egitasmoan. Gainera, usainik ez duten guneak direla ere azaldu dute.