Altsasuko Burunda pilotalekuan eta Iñigo Aritza ikastolako frontoian jokatuko dira, larunbatean, 9:30ean Abenduaren 29an Sakanako Pilota Txapelketako finalerdiak jokatu ziren Irurtzunen (txikiak eta umeak), Arbizun (kimuak), Etxarri Aranatzen (haurrak), Olaztin (kadeteak eta gazteak) eta Altsasun (seniorrak). Partida horietatik atera ziren finalistek bihar, larunbatean, jokatuko dituzte Sakanako Pilota Txapelketako finalak. Partidak Altsasuko Burunda pilotalekuan eta Altsasuko Iñigo Aritza ikastolako frontoian jokatuko dira, goizeko 9:30ean hasita. Sakanako Pilota Txapelketa Sakanako pilota klubek antolatu dute, pilota sustatzeko eta kategoria txikikoei lehiaketan aritzea ahalbidetzeko. Giro ona izan da eta pilotariak gustura aritu dira. Bihar erabakiko dira nor diren onenak. Finalerdietako emaitzakTxikiak:Altzelai-Aimar (Gure Pilota) 13 / Albarrazin-Araña (Gure Pilota) 18Imaz-Imaz (Aldabide) 18 / Arretxe-Urbe (Aldabide) 3Umeak 2: Palomares-Erdozia (Gure Pilota) 18 / Terradillos-Etxeberria (Aldabide) 0Huarte-Ezkurra (Irurtzun) 17 / Gorostieta-Martiarena (Irurtzun) 18Umeak 1: Ulaiar-Gabirondo (Pilotajauku) 18 / Imaz-Gorrotxategi (Aldabide) 15Arrasatia-Laso (Irurtzun) 18 / Mikeo-Lizarraga (Gure Pilota) 15KimuakIgoa-Zubeldia 9 / Lopez de Zubiria-Araña 18Imaz-Ollaetxa 2 / A. Jaka-Ax. Jaka 18A. Araña-B. Ganboa 18 / D. Arzoz-A. Azpiroz 14Haurrak 2Lasa-Arzoz 8 / Otxoa- Igoa 18Cobos - Azpiroz 18 / Ansotegi- Lazkoz 10Haurrak 1Olaetxea-Nazabal 8 / Goikoetxea- Ansa 4Goikoetxea- Petriati 18 / Galarza- Aramendia 11Finalak (larunbatean, 9:30ean, Altsasuko Burundan)Haurrak 2: Otxoa-Igoa / Cobos-AzpirozHaurrak 1: Goikoetxea-Petriati / Olaetxea-NazabalKadeteak: Otermin-Garzia / Zudaire-UztarrozKadeteak 4 t´erdia: J. Gabirondo / I. OlmosGazteak 4 t´erdia: A. Gabirondo / O. ArnanzHelduak: Lopez-Otamendi / Murgiondo-FernandezFinalak (larunbatean, 9:30ean, Altsasuko Iñigo Aritza ikastolan)Aurrebenjaminak: Albarrazin-Araña / Imaz-ImazBenjaminak 1: Ulaiar-Unax Gabirondo / Arrastia-LasoBenjaminak 2: Palomares-Erdozia / Gorostiza-MartirenaKimuak 1: A. Araña-B. Gamboa / J. Igoa-A.MariñelarenaKimuak 2: Lopez de Zubiria-I.Araña / Adr. Jaka-Ax. Jaka