Diru-laguntzak ematen duenaren pareko zerbitzua

Guaixe 2013ko urtarrilaren 10a

Horixe emanen du DYAk. Elkarteak Nafarroako Larrialdi Agentziarekin lankidetza hitzarmena dauka. Horren arabera istripuengatik, gaixotasunengatik eta bestelakoengatik jendearen presazko anbulantzia garraioak egiten ditu. Horretarako langileak kontratatuak ditu. Pasa den urtean 6.428 izan ziren, haietatik 85 Sakanatik.DYAk urte hasieran erabaki zuen agentziaren deiei ez erantzutea, egungo egoeran diru-laguntzarik gabe lan egitera ezin zuelako arriskatu. Neurri hori gaur bertan gelditu da indarrik gabe eta herrietako eta Iruñeko SAMU anbulantziak deiak erantzunen dituzte. Aldeak harremanetan egon dira eta segituko dute. Gobernuak DYAri 196.000 euro ematea aurreikusten du (240.000 2012an eta 376.000 euro 2011n). Horrekin DYAk aurten herrietako anbulantzien sarea eta Iruñeko medikudun anbulantzia mantentzeko aukera luke. Baina Iruñeko plantillan murrizketak eginez. 25 bat Hori da elkarteak ibarrean duen boluntario kopurua. Egoitza Altsasuko Bakea kalean du.