Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Enpresa batzordea eta Sodenako ordezkariak bihar, 12:00etan, bilduko dira Iruñean. Langileen ordezkariek ez dakite zer esanen dieten bilera horretan, baina atzo Sodenak emandako agindua espekulazioak haizatu ditu lantegian. Izan ere, ibilgailu gehiago ez egiteko eta daudenak bukatzeko agindua eman zuen Sodena enpresa publikoak. Zuzendaritzak horren berri abenduaren 26tik zuen, enpresa batzordeak ez. LAB sindikatuak salatu du Nafarroako Gobernuak lanak gelditzeko agindua eman duela. "Sodena enpresan sartu zenetik ez dira gai izan egiturazko arazoak konpontzeko. Honen adibide garbia da azken hilabeteetan hilero 1500 ordu estra sartu direla eta, aldi berean, ERE bat tramitatu nahi izan dutela %25eko langabezia tasa duen eskualdean". Sodenak bere kudeaketa itxiera mehatxuan eta xantaian oinarritu duela salatu du LABek. Erabaki horren atzean Sunsundeguiren etorkizuna jokoan dagoela uste du sindikatu abertzaleak. Azkenik, LABek inbertsioak eta inplikazio erreal bat eskatu dizkio gobernuari. Bestetik, ELAtik jakinarazi digute, bihar 17:00etan, langileen batzarra deitu du. UGTk, bileran esandakoa baloratu, aztertzea eta egin daitekeena ongi aztertzea nahiago du, horregatik batzarra astelehenean egitearen aldekoa da.