Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bigarren urtez segidan populazioa galdu du Sakanak. Hala adierazten du Espainiako Estatistika Institutuak. Pasa den urteko aurreneko egunean urte bat lehenago baino 8 sakandar gutxiago bizi ginen ibarrean (aurreko urtean 29 pertsona gutxiago izan ziren). Hala ere, Sakanak 2005ean lortu zuen 20.000 biztanleren langaren gainetik segitzen du. Generoari erreparatuta 10.713 gizonezko daude (%51,58, 19 gutxiago) eta 10.055 emakumezko (%48,41, 11 gehiago). Ziordian ez beste herri guztietan gizonezkoak gehiago dira. HerriakSakanako 15 udalerrietatik zazpitan populazio hazkundea izan zen: Irañeta, Arruazu, Lakuntza, Irurtzun, Arbizu, Altsasu eta Etxarri Aranatz (hazkunde ehunekoaren arabera ordenatuta). Zortzi udalerritan egin zuen behera biztanleriak: Ergoiena, Iturmendi, Bakaiku, Olatzagutia, Urdiain, Ziordia, Uharte Arakil eta Arakil (jaitsiera ehunekoaren arabera ordenatuta).644.566 nafar2011. urte hasieran baino 2.515 nafar gehiago bizi ziren 2012 urtea mustutzerakoan. 323.113 emakumezko eta 321.453 gizonezko ginen urte hasieran. 2012-01-012011-01-01 AldeaHerriaGuztiraGizonakEmakumeakGuztiraGizonakEmakumeakKopurua % Arakil952499453956511445-4 -0,41Irurtzun2.3021.2051.0972.2791.1821.097231Irañeta166976916093676 3,75Uharte-Arakil827446381836450386-9-1,07Arruazu1146252112634921,78Lakuntza1.2526545981.237644593151,21Arbizu1.0935645291.08256152111 0,92Ergoiena405218187422224198-17-4,02Etxarri Aranatz2.4871.2931.1942.4851.2951.19020,08Bakaiku333183150340186154-7-2,05Iturmendi390198192403206197-13-3,22Urdiain700371329714378336-14 -1,96Altsasu7.6913.8873.8047.6553.8703.785360,47Olatzagutia1.6628538091.696885811-34-2Ziordia394183211399184215-5-1,25Guztira20.76810.71310.05520.77610.73210.044 -8 -0,03