Neurri horrekin porlandegiaren jarraipena eta lanpostuak bermatu nahi ditu ekoizpen-kostuak murriztuz, energia aurreztuz eta erregai fosilen kontsumoa murriztuzZazpi hilabeteko tramitazioaren ondoren, gaur egindako bilkuran Nafarroako Gobernuak Cementos Portland Valderrivasek (CPV) egindako eskaera onartu du. Olatzagutiko Udalak herrian hondakinak ez erretzeko duen ordenantzari aurre egiteko gobernuak Udalez Gaindiko Proiektu Sektorial (UGPS) gisa tramitatu du baimena. Onartutako UGPSrekin gobernuak Portlandi hirigintza eta ingurumen arloko baimena eman dio "arriskutsuak ez diren hondakinak hartu, biltegiratu eta dosifikatzeko zementu-ekoizpeneko prozesuan". Gobernuak proiekturako ingurumen-eragineko deklarazioa egin du, "ingurumen aldetik bideragarritzat" jotzen duena, eta ingurumeneko baimen integratu berri bat eman du zementu-fabrika instalatzeko.Nafarroako Gobernuak aurkeztu diren 36 alegazioak atzera bota ditu. Erakunde hauek aurkeztu zituzten: Cementos Portland, Olatzagutiako Udala, Sakanako Mankomunitatea, Izquierda-Ezkerra, Sustrai Erakuntza fundazioa eta Bakaiku, Ameskoabarren, Aranaratxe, Eulate eta Larraonako Udalak.Egin beharreko lanakPorlandegiko 7 eta 8 labeetan erabiliko dira hondakinak erregai alternatibo gisa. Horiek hartu, biltegiratu eta dosifikatzeko Portlanden azpiegiturak eraiki egin beharko dira. Hauek zehazki: kamioien zamalanetarako zuloa; biltegiratzeko zuloa; geldotzeko gela; transferentzia-dorreak; erregailurako garraioa; eta zerbitzuko ekipo eta azpiegiturak. Lehen fasean egitura muntatzeko 955.529 euroko inbertsioa eginen du CPVk eta 718.798 bigarrenean. Guztira 1,67 milioi euroko inbertsioa. 36.500 tona Nekazaritza- eta baso-jatorriko hondakinak, paper- eta kartoi-pastaren ekoizpen eta transformazioaren hondakinak, hondakinetatik sortutako erregaien tratamendu mekanikoaren gainerako frakzioa, zatiketako frakzio arinak eta plastiko nahiz kautxuzko hondakinen tratamendu mekanikoaren hondakinak. Kronologia laburra2012-06-13 Gobernuak eta Portlanden arteko hitzarmena, zabortegira doazen eta birziklatzeko ez diren hondakinen zati bat erregai moduan erabil zitezen Olatzagutiko fabrikan.2012-07-04 Gobernuak proiektua aurrera eramateko UGPS izendatzea erabaki zuen. 2012-12-19 Portlandek behar zuen integratutako ingurumeneko baimen berria UGPSren barnean sartzeko izapideei ekin zien Gobernuak.