Jaiotza-gintza ikastaroa

Guaixe 2013ko urtarrilaren 17a

Sakanako belenzaleen elkarteak urtero moduan jaiotzak egiten ikasteko ikastaroa antolatu du. Porexpana landuz paretak, egurrak, zoruak, haitzak eta beste egiten ikasteko aukera emanen du ikastaroak. Martxoan eginen da eta 40 orduko iraupena izanen du. Astero 6 orduko saioak eginen dira: ostiraletan 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara, elkartearen Iruñeko egoitzan. Interesatuek hilaren akabera baino lehen eman behar dute izena honako telefonoetara hots eginez: 606 227 612, 616 347 511 edo 948 563 194. 283 Zenbaki hori duenak elkarteak zozketatutako jaiotza eskuratuko du. Saria jasotzeko gorago aipatutako aurreneko telefonora hots egin.