Hona Sakanako pilotari onenak

Guaixe 2013ko urtarrilaren 17a

Sakanako pilota klubek antolatuta, larunbatean Sakanako Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren Altsasun. Guztira 11 final jokatu zirenez, 6 final Burunda pilotalekuak hartu zituen eta gainontzeko bostak Iñigo Aritza ikastolako frontoiak. Giro polita izan zen finalean eta pilotarien senide, lagun eta kideek giroa ederki berotu zuten. Sakanako Pilota Txapelketa Sakanako pilota klubek antolatu dute, pilota sustatzeko eta kategoria txikikoei lehiaketan aritzea ahalbidetzeko. Txapelketan barna giro ona izan da eta pilotariak gustura aritu dira. FinalakAltsasuko BurundanHaurrak 2: Otxoa-Igoa 16 / Cobos-Azpiroz 18Haurrak 1: Goikoetxea-Petriati 9 / Olaetxea-Nazabal 18Kadeteak: Otermin-Garzia 22 / Zudaire-Uztarroz 15Kadeteak 4 t´erdia: J. Gabirondo 18 / I. Olmos 5Gazteak 4 t´erdia: A. Gabirondo 19 / O. Arnanz 22Helduak: Lopez-Otamendi 22 / Murgiondo-Fernandez 12Altsasuko Iñigo Aritza ikastolanAurrebenjaminak: Albarrazin-Araña 18 / Imaz-Imaz 13Benjaminak 1: Ulaiar-Unax Gabirondo 18 / Arrastia-Laso 11Benjaminak 2: Palomares-Erdozia 18 / Gorostiza-Martirena 6Kimuak 1: A. Araña-B. Gamboa 8 / J. Igoa-A.Mariñelarena 18Kimuak 2: Lopez de Zubiria-I.Araña 18 / Adr. Jaka-Ax. Jaka 12