Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako garapenean edo jorratuko den gaian interesa duten guztiei dago zabalikPasa den urteko garagarrilaren 2an antolatu zuen Sakantzen Sareak I. Lan Jardunaldi Irekia. Gizarteak Sakanako garapenean joka dezaken paperaz hausnarketa kolektiboa aztertzearekin batera, egungo egoera iraultzeko ideia berriak landuko dituzten lantaldeak sortu ziren. Sakantzen Sarean 7-8 lan talde daude gaur egun martxan. Dagoeneko proiektuak martxan dauzkate eta haien berri emanen da jardunaldiaren hasieran.Sareak biharko II. Lan Jardunaldi Irekiaren bidez lantalde horietako kideen prestakuntzan sakondu nahi du. Baina, aldi berean, saio irekiak dira eta landuko diren gaietan interesa duten pertsonak gonbidatuak daude. TailerrakIbarreko egoera ekonomikoa ikusita, Sakantzen-ek kooperatiba sortzen eta bideragarritasun plana egiten ikasteko tailer bat prestatu du. Gero arlokako lau tailer berezi ere eginen dira: musika-artea, energia berriztagarriak-nekazaritza ekologikoa, arlo soziala eta kirola-turismoa. Horietan guztietan hainbat arituk hartuko dute hitza. Haien esperientziaren berri emanen dute eta Sakanarako baliagarria izateko moduak aztertuko dituzte. Gainera, kirola-turismoa tailerrean lan zehatz bat eginen da. Mugaipe, Etxarriko Kanpinga, Sakanako Garapen Agentzia, Sakana Parapente, Zuhatzu Kirol Zerbitzuak eta hainbat gizarte eragilek parte hartuko dute udarako turismo eta kirolari buruz Sakanako estrategia prestatzeko. Izan ere, sareko kideak sinistuta daude arlo horretan "behar izugarria eta kriston aukerak" daudela. Tailerrak bukatu ondoren Sakantzen Sareko kideek abenduan ibarrean egindako ideia zaparradaren emaitzen klabeak azalduko dituzte. Sareko kideen asmoa da horiek haien web orrian jartzea, sakandar guztiek eskura izan ditzaten. Despeditu aurretik, bildutakoek harremanetan jarraitu nahi izanez gero harremanetarako bideak trukatzeko aukera izanen dute. Sakantzen sarea?Sakanan bizi dugun krisiaren larritasunagatik sortu zuten Sakantzen Sarea ibarreko zenbait bizilagunek. Sakanako garapenaren sustapenerako sare soziala izan nahi du Sakantzenek. Beste modu batean esanda, garapen komunitarioko esperientzia irekia da. Jende sare bat da, non beraien ezagutzak, esperientziak eta gogoak partekatzen eta konbinatzen dituzten. Indar-guneetan oinarrituta eta gizartearen indarrak aktibatuz, giza garapen iraunkorrerako norabidean jarduera ekonomiko berriak eta lanpostu berriak sortzea du helburu. Egitaraua10:00etan Zer da Sakantzen sarea? Nola dago? Nola daude lan taldeak?10:30ean Kooperatiba bat nola sortu eta bideragarritasun plan bat nola egin. ANEL. 11:15ean Kafea eta pastak. 11:45ean Tailerrak: Musika eta artea: Kerobia eta Dora Salazar. Energia berriztagarriak eta Nekazaritza ekologikoa: ESIP eta Patxi Lakuntza. Kirola eta turismoa: Mugaipe. Arlo soziala: REAS. 13:00etan Abenduko ideia ekaitzaren emaitzen azalpena. Lan taldeak osatu eta antolatu. Tailerretako hizlariakANEL (Asociación Navarra de Empresas Laborales)Elkarteak 30 urteko ibilbidea du eta Nafarroako ekonomia sozialean erreferentziazko erakundea da. Bere bazkide diren enpresen kapital sozial gehiena langileen esku dago. Bere bazkideei zerbitzua eskaintzen die, ikuspegia etorkizunean jarrita eta berrikuntzari ateak zabalik. Beti ere, parte hartzea, enplegu kalitatea eta lehiakortasuna bilatuz. ANELeko ordezkari batek kooperatiba bat nola sortu eta bideragarritasun plan bat nola egin azalduko du. Dora Salazar Altsasuarra itzal handiko eskultorea da nazioartean. KerobiaIruñeko musika laukoteak 2001etik ari da eta autoekoizpen, automaganament eta autopromozioan ibilbide zabala du. Abenduan argitaratu du Supernova lan diziplina anitzeko eta hura finantzatzeko crownfounding edo finantza-auzolana erabili du. ESIPAltsasuko enpresak energia berriztagarriak energi iturri dituzten proiektu eta azpiegiturak egiten ditu. Eguzki indarra lantzen hasi zen eta lan esparrua biomasara zabaldu zuen. Partikular eta enpresei eskaintzen die zerbitzua. Arlo horretan eskualdeko erreferentzietako bat da. Patxi Jabier Lakuntza BeuntzaIrurtzundarra, energia berriztagarrietan aditua eta UrWatt - eko presidentea (estatuko energia hidroelektrika ekoizleen elkartea), 25 urte baino gehiagoko eskarmentua du sektorean. Eguzki fotoboltaiko energian ere aritua. Oinez Basoaren sustatzailea eta bizikleta elektrikoaren bultzatzaile da, besteak beste. MugaipeEtxarri-Aranatzeko aisialdirako enpresak erabiltzaileei beharrezko materiala eskuratzen dietena eta tituludun monitore talde batez inguratuta dagoena; horretaz aparte, edonolako aktibitateak egiteko beharrezkoak diren ezagupenak eskaintzen ditu. Adin guztiendako aisialdi eskaintza egiten du. REAS (Red de Economía Alternativa y Solidaria) Finantza etikoak, ekonomia solidarioa, kontsumo arduratsua, bidezko merkataritza edota gizarte merkatua esparruetan lan egiten du sareak. Elkartasun ekonomia ez baztertzaile, ez espekulatzaile pertsona eta ingurua ardatz duten eta pertsona guztiendako baldintza duinak lortzeko egiturak sortu dituzte.