Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranatzek Iruñean jokatu zuen Amigó taldearen kontra. Iruñeko ikastetxeko taldeak hasieratik bukaerara dominatu zuen partida eta atsedenaldira gol bateko errentarekin joan ziren. Penalty bati esker 2-0 aurreratu zen Amigó baina 80. Minutuan Jauregik Etxarri 2-1 gerturatzea lortu zuen. Behin eta berriz saiatu ziren etxarriarrak, baina ez zuten Amigó taldearen atea gehiago zulatzea lortu. Aldiz, bukaeran Amigók 3-1ekoa ezarri zuen. Bestalde, Altsasuk atseden jardunaldia zuen asteburuan. Sailkapen orokorrean San Juan taldea da liderra, 43 punturekin. Etxarri Aranatz 11. Postura jaitsi da, 15 punturekin, eta Altsasu 12. Postuan dago, 14 punturekin. Asteburuan derbya jokatuko dute Etxarrik eta Altsasuk, Etxarri Aranazko San Donato futbol zelaian. Ea nork irabazten dituen jokoan dauden 3 puntuak.