"Ez dira gure gainetik pasako"

Guaixe 2013ko urtarrilaren 21a

Sakanako, Lautadako eta Lizarraldeko hautetsiek itxialdia egin zuten ostiralean Portlanden hondakinak erretzeko baimena onartu dutela salatzeko500 bat pertsona elkarretaratzean bildu zirenNafarroako Gobernuak Olazagutiko Porltlanden birziklatu ezin diren hondakinak erretzeko baimena onartu zuen aurreko asteazkenean. Ostiralean Sakanako, Lizarraldeko eta Arabako Lautadako 32 hautetsiek Olazagutiko udaletxean itxialdia egin zuten "udalen autonomiaren aurkako erabakia" salatzeko. Hortaz, Nafarroako Gobernuak udalez gaindiko proiektu sektoriala "asmatu" duela kritikatu dute. Larunbatean 500 bat pertsonek elkarretaratzea egin zuten. Nafarroako Gobernuak gizarte gehiengoaren kontra jo duela salatu dute hautetsiek. Gainera, Sakanako, Lizarraldeko, Arabako Lautadako eta Goierriko udalen gainetik Portlanden hondakinak erretzeko erabakia hartu izana kritikatu dute ere: "udal autonomiaren aurka hartu dute erabakia, udal legedia bertan behera utziz". 1998an Portland enpresak herritarren osasuna bermatzeko araua onartu omen zuen, Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiarekin gutxiesten dena. Gobernuak eta "interes pribatuek" udalen gainetik hondakinak erretzeko baimena inposatu nahi dutela salatu dute hautetsiek. "Herritarren osasuna bermatzeko gure esku dagoen guztia egingo dugu", adierazi zuen Saioa Amezkoa Aguraingo zinegotziak hautsien izenean: "arazoaren larritasuna dela-eta gure erantzuna parekoa izango da". Hondakinak Portlanden erretzearen aurka dauden udalak eta herritarrak antolatuz Nafarroako Gobernuaren erabakiari buelta eman dakiokeela gaineratu zuen. Hurrengo urratsa Nafarroako Parlamentuan interpelazioa jartzea izango da, besteak beste.