Urdalurko ekarriko matxurak Altsasun ur zerbitzua eten zuen

Guaixe 2013ko urtarrilaren 17a

Urdalurko uharkatik ura ekartzen duen sarean matxura izan zen asteartean. Sakanako Mankomunitateko langile eta teknikariek  Sozarreta eta AGIP artean kokatu dute ur ihesa. "Ziurrenik presio gainkarga bat izan da eta hodia nonbait, lur azpian, lehertu egin da", baina ez dakite zehazki. Ezta zergatik hustu zen hain azkar Altsasuko biltegia. Halaxe azaldu zigun Aitor Karasatorre Muguruzak, Mank-eko presidenteak gertatutakoa. Ur horniketaren etenagatik barkamena eskatu zuen.Ur ihesak berehala utzi zuen Altsasuko ur biltegia hutsik eta, ondorioz, herritarrak urik gabe gelditu ziren. Urdalurtik hornitzen diren beste herriek ez zuten halako arazorik izan haien biltegietan ura zegoelako eta herriko iturburuetatik hornitu zirelako.AltsasuUr horniketa bermatzeko, asteazkenean ur biltegi ondoan dagoen tratamendu planta zaharreko hodia Urdalurko tratamendu plantatik heldu den sare nagusiarekin lotu zen. Konponbide horrek aukera eman du tratamendu plantatik ura Altsasuko sare nagusira eta handik hornitzen diren beste herrietako sareetara zuzenean eramateko.Mank-ek ur premia zuten enpresei Etxarritik ura eraman zien propio kontratatutako zisterna baten bidez.   Bestalde, mila litroko ur biltontzi bana eraman zituen Aita Barandiaran adinduen egoitzara, osasun etxera eta haur eskolara.Iturrian  urik ez zegoenez, altsasuarrek dendetara jo zuten eta askotan ur botilarik gabe gelditu ziren. Beste herrietako iturrietan ere ontziak bete zituenik ere izan zen.IribasArakil eta Irurtzun Iribasko iturburutik hornitzen dira. Asteazken goizean iturburua eta Urritzako tratamendu planta lotzen duen sare nagusian matxura izan zen. Horregatik, ur biltegietara ez zen urik iritsi. Baina herritarrei ura etxera iritsi zitzaien biltegietan nahikoa zegoelako. Mank-ek ur ihesa konpondu bitartean, Urritzako tratamendu planta eta aipatu herrietako deposituak urez hornitzeko neurriak hartu ditu.