Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Tuterak hartu zuen, igandean, Nafarroako Kros Laburreko Txapelketa, Santa Quiteria zirkuituan. Antonio Etxeberriak 4. Urtez irabazi zuen jarraian, hasieratik indartsu atera eta erritmo bizian aritu eta gero (11:25). 8 segundo atera zizkion Rodrigo Sanchezi (11:33) eta 16 segundo Jaouad Boulameri (11:41). Israel Arbizu etxarriarra 39.a izan zen (12:58), Felix Benjumea altsasuarra 61.a (13:41) eta Mikel Berdud altsasuarra 72.a (14:10). Emakumezkoetan Maitane Melerok irabazi behar zuela zirudienean Vanesa Pachak erasoa jo eta ezinean geratu zen Melero, Pacha helmugara bakarrik helduta (13:31). Melero 9 segundora sartu zen (13:40) eta Nerea Abrego 12 segundora (13:43).