Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Binakako Urrezko Aizkora Txapelketako lehen finalerdia igandean jokatuko da, Iraetako plazan, 17:00etan. Otaegi eta Otaño Atutxa II.aren eta Mugertza II.aren kontra neurtuko dira. Beste finalerdia Zubiagak eta Nazabalek Rekondoren eta Erasunen kontra jokatuko dute. Erasun min hartuta dago eta osatzen ez bada beste aizkolari batek hartuko du bere tokia. Oraindik ez da zehaztu noiz jokatuko den aipatu bigarren finalerdia.