Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aspe pilota klubeko pilotari, teknikari eta arduradunek Oliteko Marco Real upategietan izan ziren atzo, Bilboko Aste Nagusiko eta Logroñoko San Mateotako ardo desafioan irabazitako 1.800 ardo botilak jasotzen. Retegi Bik, Aitor Zubietak, Idoatek eta Jaunarenak Bilboko feriako 600 botilak jaso zituzten, eta Gorkak, Irujok, Zabaletak eta Ezkurdiak Errioxako feriako 1.200 botilak. Sari ematearen ondoren bazkari ederraz gozatu zuten Aspekoek.