Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan hasi zen Espainiako Kluben Arteko Txapelketa. Guztira 12 talde ariko dira, horietatik 6 nafarrak, Irurtzun, Uharte Arakilgo Aralar Mendi eta Altsasu tartean, 2 multzotan banatuta. Buelta bateko ligan jokatuko da. B multzoan Irurtzun eta Aralar Mendik berdindu zuten. Buruz burukoan Mitxelena (Aralar Mendi) 10-7 eta 10-5 gailendu zen Armendarizen (Irurtzun) aurrean, eta Binakakoan Ansotegi-Bergerak (Irurtzun) 10-9 eta 10-8 irabazi zieten Lansalot-Irañetari (Aralar Mendi). Multzo berean Altsasuk Paz Ziganda hartu zuen menpean. Buruz burukoan Hernandezek (Altsasu) berdinketa haustean - 0-10, 10-0 eta 5-1 - irabazi irabazi zion Rekalderi (Paz Ziganda) eta binakakoan Onsalo-Peñasek (Altsasu) 10-3 eta 10-2 irabazi zioten Bengoetxea-Pinari.