Ikasten, idazten

Guaixe 2013ko urtarrilaren 23a

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatu duen lehiaketan euskara ikasten edo mintzakide programan parte hartzen ari diren sakandarrek parte hartu dezakete. Banaka edo taldeka, nahi beste testu aurkezteko aukera izanen dute parte-hartzaileek. Nanoipuin bakoitzak, gehienez, 100 hitz izanen ditu. Euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Egileek euren sormen lanetan Sakanari buruzko erreferentzia bat sartu beharko dute. Hiru maila izanen dira. B1 maila arteko ikasleak batean ariko dira. B2 maila arteko ikasleendako beste maila bat izanen da eta C1 maila arteko ikasleendako da azkena. Lanak eta datuak plika sistema erabiliz aurkez daitezke, edo euskara@sakana-mank.com helbidera bidaliz (PDF formatuan). Matxoaren 31ra arteko epea dago nanoipuinak aurkezteko. Lehiaketak aurrera egiteko, gutxienez, 10 lan aurkeztu beharko dira.