Parlamentuak Iruña iparralderako institutu berria eskatu du

Guaixe 2013ko urtarrilaren 17a

Arakil eta Irurtzungo DBH ikasleak hartzen dituen Biurdana masifikatuta dagoela salatu dute guraso elkarteekUPNren kontrako eta gainontzeko alderdien aldeko botoarekin, atzo Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza batzordeak Iruña iparraldean institutu berri bat eraikitzeko ebazpena onartu zuen. Boza alde eman zutenen iritziz "horrela bakarrik konponduko dira Biurdana institutuko masifikazioak ekarri dituen oztopo tekniko, pedagogiko eta operatiboak". Parlamentuko batzordeak Nafarroako Gobernuari eskatu dio institutu berria 2014/2015 ikasturterako martxan egotea. Bilduk, NaBaik eta I-Ek aurkeztu zuten ebazpena.Parlamentu kanpoko aldean, bitartean, institutu berriaren aldeko batzordeko kideek kontzentrazioa egin zuten.