Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Narrazio laburrak, poesiak edo komikiak aurkez daitezke Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatutako sariketan. Ikasle bakoitzak lan bana aurkez dezake sail bakoitzean. Mank-en Lakuntzako egoitzako erregistroan aurkeztu beharko dira lanak, plika sistema erabiliz, martxoaren 27rako. Sariketara aurkeztu daitezkeen lanak aurretik saritu eta argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izan beharko dute. Gaia librea da eta haiek ontzeko garaian luzera jakin bat izan beharko dute sortzaileek. Olerkien kasuan 14 eta 40 bertso arteko poesia sortak aurkez daitezke. Orri bakarra eta 5 artean izan beharko dute komikiek (txuri beltzez edo koloretan, A4 tamainan). Narrazio laburretan mailaren araberakoa izanen da luzera: LH 5. eta 6. mailetakoek 1 eta 3 artean idatzi beharko dute; DBHkoek 2 eta 5 orri artean eta, azkenik, Batxilergoko eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak 3 eta 8 artean. Denak saridunSariketako parte-hartzaile guztiek oroigarria jasoko dute eta, gainera, lehiaketako 3 mailetan, 4 kategorietan bina sari banatuko dira; 24 guztira. Sariak Narrazio laburren sailaKategoria Saria ZenbatekoaLhko 5. eta 6. mailetako ikasleena....................................... 1. saia...............50 €Lhko 5. eta 6. mailetako ikasleena......................................2. saria...............40 €DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleena...................................1. saria...............70 €DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleena...................................2. saria...............60 €DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleena ...................................1.saria...............90 €DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleena...................................2. saria...............80 €Batxilergokoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleena......1.saria...110 €Batxilergokoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleena....2. saria.....100 €Poesia sailaKategoria Saria ZenbatekoaLhko 5. eta 6. mailetako ikasleena....................................... 1. saia...............50 €Lhko 5. eta 6. mailetako ikasleena......................................2. saria...............40 €DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleena...................................1. saria...............70 €DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleena...................................2. saria...............60 €DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleena ...................................1.saria...............90 €DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleena...................................2. saria...............80 €Batxilergokoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleena......1.saria... 110 €Batxilergokoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleena....2. saria.....100 €Komiki sailaKategoria Saria ZenbatekoaLHko 5. eta 6. mailetako ikasleena...................................... 1. saia...............50 €Lhko 5. eta 6. mailetako ikasleena......................................2. saria...............40 €DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleena...................................1. saria...............70 €DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleena...................................2. saria...............60 €DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleena ...................................1.saria...............90 €DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleena...................................2. saria...............80 €Batxilergokoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleena......1.saria...110 €Batxilergokoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleena....2. saria.....100 €