Aldabideko neskak liderrak

Guaixe 2013ko urtarrilaren 24a

Emakumeen senior mailan soilik talde sakandar bat dugu lehian: Arbizuko Aldabide. Aldabidekoek, gainera, primerako hasiera eman diote ligari. Asteburuan Idoiaren kontra bana berdindu eta gero, lidergoa eskuratu dute, 28 punturekin. Gima Ribera Navarra taldea da bigarrena, 27 punturekin. Larunbatean Agoitzen jokatuko du Aldabidek, goizeko 11:00etan, sailkapenean 3.a den Agoitzen kontra.