Mank-ek ur zerbitzurako ofiziala kontratatuko du

Guaixe 2013ko urtarrilaren 22a

Sakanako Mankomunitateko Ur Zerbitzuko goi eta behe hornidurako iturgintza lanak eginen ditu kontratatua den pertsonak. Horretaz gain, bestelako egitekoak izanen ditu: ponpaketetan eta araztegietan Mank-en urrutiko kontrol sistemaren mantentze lanak; ur kalitatearen kontrola, bateriak; andelak; azpiegiturak; neurketa eta irakurketa ekipamenduak; konponketak, matxurak, kudeaketa sistemaren dokumentazioa eta beste. BaldintzakLanpostuan interesa dutenek gutxienez Lanbide Heziketako goi mailako titulua edo baliokidea izan beharko dute. Kontratazio egitean langabezian egon beharko dute edo enplegu bulegoan izena emanda izan. Euskaraz hitz egin eta idazten jakitea (B2 maila) eskatuko zaie, baita gida baimena izatea ere.