Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Napar Buru Batzarrak "kezkatu" egin da UPNren gobernuak porlandegiaren erabilitako formengatik. EAJk "arriskutsutzat" jo du gobernuak UGPS moduko formulak erabiltzea "Nafarroarendako interes orokorrekoa den edo ez duda asko sortzen dituen gai batean". Aldi berean, UGPSren "erabilera eta gehiegizko erabilera udal autonomiaren kontrako bidegabekeria" dela ere esan du. Nafarroako Gobernuari "gardentasun eta toki erakundeei errespetu handiagoa" eskatu diote jeltzaleek. Aldi berean, Goikoetxea lehendakari-ordearen famili etxearen kontrako erasoa gaitzetsi du. Bestalde, EAJk mozioa aurkeztu dute Arabako Biltzar Nagusian. Nafarroako Gobernuak porlandegiari hondakinak errausteko emandako baimenak indarrean dagoen legedia ez dutela betetzen dio idatziak. Jeltzaleek mozioarekin Nafarroako Gobernuaren "inposizioa eta jokabidea" salatu nahi dute. Arabako erakundean pasa den urteko garagarrilean mozioa onartu zuen, porlandegirako baimenak legeria errespetatu zezala eskatuz.