Parlamentuan, porlandegiaren UGPS bertan behera uztea eskatzeko

Guaixe 2013ko urtarrilaren 24a

Herenegun Nafarroako Parlamentuan agerraldia egin zuten Unai Hualdek, Altsasuko zinegotziak, eta Gurutze Rodriguezek, Olatzagutiko alkateak, hainbat hautetsirekin batera. Biek ere salatu zuten gobernuak porlandegirako onartutako Udalez Gaindiko Proiektu Sektoriala (UGPS) "ez dagokiola interes orokor edo eta publikoaren defentsari, baizik eta enpresa pribatu baten interes ekonomikoen babesari".Gobernuak "ezarpenaren bidea" hartu duela salatu zuten bi sakandarrek. Berretsi zuten erraustegia ez dela irtenbidea eta, gainera, "inposizio politika honi amaiera jarri behar diogula denon artean". Herrien eta eskualdeen etorkizunaren defentsan segituko dutela adierazi zuten. Azkenik, herritarrak antolatuko diren beste protesta ekimenetan parte hartzera gonbidatzen ditugu gure osasuna eta etorkizuna defendatuz.