Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak seme-alabak D ereduan matrikulatzeko deia egin die gurasoei. D ereduaren alde egiteko Irrien Lagunekin jaialdia antolatu dute otsailaren 16anSakanako Mankomunitatea 2010 eta 2011n jaiotako haurren gurasoei zuzendu zaie, otsailaren 1etik 8ra ikastetxeetan aurrematrikulatzeko epea iritsi baita. Mankomunitatetik aipatu gurasoak euren seme-alabak D ereduan matrikula ditzaten animatu nahi dituzte " D ereduak bakarrik bermatu baitezake euskara eta gaztelania erabat menperatzea". Aurten Nafarroako toki entitateek, tartean Mank-ek, D ereduaren aldeko kanpaina Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Irrien Lagunekin batera egin dute "hazi eta irabazi D ereduan" lelopean. Bideo polita grabatu dute, interneten ikusgai dagoena. Irrien Lagunekin jaialdiaOtsailaren 16an Lagunekin jaialdi bat antolatu dute Nafarroako toki entitateek Iruñeko Anaitasuna Pabilioian, goizez. Sakanan erroldatuta dagoen eta 2010 edo 2011n jaio den haur bakoitzari doaneko bi gonbidapen banatuko zaizkio. Gonbidapenak eskuratzeko argibideak arestian aipatutako bideoan ematen dira. Bestalde, otsailaren 1etik 8ra sarrerak salgai egongo dira (5 euro) Sakanako Euskara Zerbitzuan. Jaialdiaren egunean bertan txarteldegian ere salgai jarriko dira sarrerak. http://ttiki.com/46505D ereduaren alde Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Irrien Lagunekin batera prestatutako bideoa ikusteko.