2012ak 201 langabe gehiago utzi ditu

Guaixe 2013ko urtarrilaren 23a

Azarotik abendura 29 langabe gehiagok eman dute izena Nafarroako Enplegu Zerbitzuan. Hala, urtea 1.864 langaberekin despeditu dugu. Haietatik 940 gizonezkoak dira (%50,43) eta 924 emakumezkoak (%49,57). Agorriletik etengabe igo da langabezia Sakanan. Adinari dagokionez, langabe gehienek 25 eta 44 urte artean dituzte, 906 (%48,61). 45 urte baino gehiago dituzten langabe sakandarrak 752 dira (%40,34). Lan eske dauden 25 urtetik beherakoak, azkenik, 206 dira (%11,05).Sektoreei erreparatuta langabeen erdiak zerbitzuetan lan egin nahiko luke (934). Eskaera gehien dituen bigarren sektorea industria da, 646 (%34,66). Atzetik datoz eraikuntza (%7,73, 144) eta abeltzaintza (%1,82, 34). Bestalde, aurretik lanik egin ez eta lan bila dabiltzanak 106 sakandar dira (%5,69).