Sakandarrak Durangoko Berdeago azokan

Guaixe 2013ko urtarrilaren 25a

Ekimenaren antolatzaileen artean Jon Etxeberria etxarriarra dago, eta parte hartuko duten 40 enpresen artean Lacunza Calor Group eta Naparpellet daudeMondragon Unibertsitateko Enpresa Fakultateko 6 ikaslek, tartean Jon Etxeberria etxarriarrak, Berdeago izeneko proiektua sortu dute. "Berdeago ingurugiro, iraunkortasun eta eraginkortasun energetikoaren inguruan, gizartea kontzientziatzeko eta arlo honetako produktu eta zerbitzuak azaltzeko dinamizazio egitasmoa da, azoka batez eta ekintza batzuez osatua". Hala definitzen dute egitasmoa gazte horiek web gunean. Urte eta erdiko lanaren ondoren, eta Durangoko Udalaren, Bizkaiko Aldundiaren eta beste hainbat entitateen laguntzarekin, ingurumen eta energia eraginkortasunaren inguruko Berdeago izeneko azoka antolatu dute. Gaur eta bihar eginen da, Durangoko Landako gunean. Ingurumena errespetatzen eta bulkatzen duten produktuak egonen dira ikusgai: auto eta bizikleta elektrikoak, galdarak, energia berriztagarria erabiltzen duten etxeak... Azokan parte hartuko duten 40 enpresa ingururen artean Lacunza Calor Group (biomasazko galdara beroa) eta Naparpellet izanen dira. Horretaz gain, era ludiko batean ondo pasatu eta ikasteko aukera izanen da, adin ezberdinetara egokitutako ekintzak egongo baitira: zientziaren gunea, ludoteka, kafetegia, bizikleta edo auto hibrido/elektrikoen probaketa..." dio Etxeberriak. Egitarau zabala osatu dute eta bertara hurbiltzera gonbidatu gaitu etxarriarrak. www.berdeago.comAzokari eta proiektuari buruzko informazio guztia eta azokaren egitaraua.