Munduan barnako musika bidaia

Guaixe 2013ko urtarrilaren 24a

Sakanan bertan makina bat kulturetako ordezkariak izanik, munduari buelta txiki musikatu bat emateko aukera eman zuen Munduko Musikak kontzertuak larunbatean. Rafael Amor kantari argentinarraren No me llames extranjero kantua ardatz izanda, publikoaren gogoko izan zen emanaldi goxoa eskaini zuten musikariek igandean Etxarri Aranatzen. Guztia sakandar berrien lekukotasunekin batera. Beste bat egiteko gogoz ere gelditu dira Irurtzungo musika eskolako haurrak, Kituka Burundi, Djembe taldea, Youssef Kejji eta Maider Ansa.