Derbya Etxarrirendako

Guaixe 2013ko urtarrilaren 28a

Etxarrik eta Altsasuk derbya jokatu zuten San Donato futbol zelaian. Lehen zatian Etxarrik dominatu zuen, eta ongi planteatutako jokaldietan iritsi ziren Arratibelen eta Alainen golak, atsedenaldira Etxarri 2-0ko abantailarekin joanez. Bigarren zatian Altsasuk erantzun zuen, bihotzarekin buruarekin baino gehiago, baina Etxarrik sortzen zituen arrisku gehienak. Horrela, 3-0 aurreratu zuen Etxarri Urkiak, baina altsasuarrek beste bi golekin erantzun zuten, Ioni eta Danieli esker 3-2 gerturatuz. Bi txartel hori ikusteagatik Unai aldageletara bidali zuen arbitroak, baina Altsasuri ez zion gehiagorako denborarik eman eta 3-2 gailendu zen Etxarri. San Juan taldea da liderra (46 puntu). 11 puntu ateratzen dizkio Amaya bigarrenari. Etxarri Aranatz 9.a da, 18 punturekin, eta Altsasu 12.a, 14 punturekin. Asteburuan Altsasuk Lagunak taldea izango du aurkari eta Etxarrik atseden jardunaldia du.